XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARAPEN DIDAKTIKOA

KROL ETA BIZKAR ESTILOEN HASTAPENA

Stop-eketan

Antolaketa: Denak igerilekuan zehar banaturik, bata harrapatzailea da; honek beste edonor harrapatzen saiatu behar du.

Besteek nahi duten bakoitzean STOP esan eta dauden tokian gera daitezke hanka zabalik.

Gainerako kideek geratu den hura salba dezakete honen hanka artetik pasatuz.

Eremua: Igerileku txikia.

Arauak: Harrapatua harrapatzaile bihurtzen da.

Kontuan hartu beharrekoak: Arauak.

Materiala: Gorputza.

Aldaerak:

Desplazatzeko era.

Harrapatzaile kopurua.

Harrapaketa eremua.

Igerileku handian STOP esatean bazterrean itxarotea.

Aurrerago toki berean mantendu.

Armiarma

Antolaketa: Igerilekuaren erdi parean zabalera guztia hartu eta luzeran 3 metroko espazio bat mugatu armiarma sarea.

Hor kide bat egongo da: armiarma.

Gainerako guztiak, mozorroak, igerilekuaren zabalerako ertzean.

Irakaslearen aginduak hasiko du jokua: guztiak eremu mugatuaren alde batetik bestera pasatuko dira, eta armiarmak ukituz gero sarean geldirik geratu beharko du mozorroak.

Horrela, denak egin arte.

Eremua: Igerileku handia.

Arauak:

Armiarmak ezin du saretik irten.

Eremu mugatuaren alde bat erabat hustu arte ezin da alde hartarantz pasatzen hasi.

Armiarmak ukituz gero hantxe bertan geratu behar du ukitutakoak.

Armiarma sarean eroritako guztiak ukituz gero, bukatutzat emango da.

Ertz batetik besterainoko desplazamendua krol eran egin behar da.

Kontuan hartu beharrekoak: Arauak.

Materiala: 4 pibote, zinta.

Aldaerak:

Taularekin

Igerileku txikian, igeri egin ordez korrika, era askotara desplazatuz.

Armiarma gehiago jarri.

Armiarma sarearen hedapena aldatu: handituz, txikituz, ...

Bizkar estiloan joan sareraino eta sarea krolean gurutzatu.